Irabazi dute!

CM1-CM2 elebidun gelarekin Euskal haziak proposatzen duen ipuin
lehiaketan parte hartu dugu aurten. Bakarka edo binaka lan egin
dute. Ipuin ederrak atera dira. Ze sorpresa pollita bizi izan dugu
jakin dugularik gure gelako talde batek lehen prezioa irabazi duela!
Bibazuek Lorena Murillo eta Eline Puyfaucon!!

Lorelinen ametsa

Idazleak : Eline eta Lorena

Behin bazen neska ttipi bat. Lorelin deitzen zen eta joslea zen.

Larrun mendian bizi zen, etxe batean arbolez inguratua. Lorelinek gatu beltza eta maltzur bat bazuen. Aita eta amarik ez zuelakotz, gatu hori bere lagun bakarra eta handiena zen.

Gaur, Lorelinek estalki eta lumatx bat bukatu zituen. Denbora ainitz hartu zuen obra horiek josteko; oso harro zen. Arrain ttipiak baziren lumatxaren gainean eta ardi beltz eta xuriak estalkiaren gainean. Arrats hortan, gatua lumatx berriaren gainean lokartu zen, Lorelinen ohearen ondoan. Neskatxak amets bitxi bat egin zuen, dena nahastua. Atzarri zelarik, oihalen abereak desagertu zirela konturatu zen. Lorelin biziki malerus zen, bere lan ederrak huts eta xuri zirelakotz. Gatuak, leiotik begiratuz, ardi artalde handi bat zelaian eta arrain ainitz errekan ikusi zituen. Kanpora lasterka joan zen animaleekin mintzatzeko eta haien konbentzitzeko berriz etxerat sartzea.

Ilunabarrean, Lorelin bere ohean etzan zenean, ardiak eta arrainak estalki eta lumatxan itzuli zirela ikusi zuen. Pozik eta lasaitua, lokartu zen bere ardiak kondatuz. Egun hartatik goiti, abereak gauero ateratzen ziren ; gatua ere, ez ehiztatzeko baizik eta artaldea zaintzeko.

Bukaera