Ardi gasna

Aurten ere, Arraoioko baserrian, Gabi Ibarbururekin proeiktu bikaina bizi izan dugu: ardi gasna egin dugu!

20 litro ardi esnearekin, 40 gradutan berotu eta 4cg gatzagi eta fermentu laktiko pittattekin nahasi dugu.

Orduan pittaka pittaka esne ttikia bere gizenetik berexi da.

Gatzatua hartu dugu, moldatu eta bi gasna eder egin ditugu.

Gelditzen zen esne ttikiarekin, irakitan eman eta gaztanbera egin dugu. Denek jastatu dugu eztiarekin.

Hiru hilabeteren buruan, gasna idortuta, bakotxak zati bat ukanen dugu.

Mmmmmh ze mementu xoragarria! Milesker Gabi